Urtea / Año: 2018
Azalera / Superficie: 1500 m2
Kokalekua / Ubicación: Zaldibar
Taldea / Colaboración: Landia arkitektura
ARAZO NAGUSIAK
1- Zaldibarren espazio publiko estali zabal baten falta.
-Tamaina duineko gune baten falta, gune erreferente baten falta.
2- Erabilera aniztasuna. Erabilera hauek sektorizatu ahal izateko arazoak.
- Azalera mugatua.
3- Irisgarritasunaren berme eza.
4- Langile kopuru mugatua.
5- Gaur egungo eraikinaren egoera.
6- Udal ordenantzak bete beharra.
7- Jasangarritasunaren bermatzea.
ARAZOEI ERANTZUTEKO HARTUTAKO ERABAKIAK
1- Gure proposamenean espazio publikoarekin harreman zuzena ziurtatzen da eraikina osatzen duten bolumen desberdinetan. Plazako sarrera nagusiaz gain, beste bi sarrerak alboetako kaleetan kokatzen dira. Sarrera horrek posible egiteko, ingurua txukuntzeko proposamena ere luzatzen da, eraikinaren eta kalearen arteko lotura sendotzeko eta tratamendu zainduagoa eduki dezaten. Ekialdeko eskailera ondoko gune berdea malda batekin ordezkatuko litzateke erabilera anitzeko espaziorako sarrera emateko. Sarrera berri honek eskaileren espazioaren bizia berpiztuko luke.
2- Eraikinean emango den erabilera aniztasunari erantzuteko hiru bolumenen arteko barne mugak deuseztea proposatzen da. Honela, erabilera ezberdinen antolamendua bolumenetan banatuz egin beharrean, solairuka banatuz egitea proposatzen da. Erabileren sektorizazioa solairuka egiteak hainbat onura dakartza:
-Espazio jarrai eta zabalen sorrera ahalbidetu bolumenen mugen gainetik
-Bertan lan egingo duten langileen lana erraztu. Gune ezberdinen kontrola asko errazten da, espazio jarraiak direnez permeabiliate bisuala ematen baita. Honela, langileak solairu bakoitzeko edozein puntutatik espazio osoa ikusi ahalko du. Honek, 2 langileren artean eraikin osoa kontrolatu ahal izatea bermatzen du.
Burutuko diren erabilera ezberdin guztiei erantzuteko eta espazioek behar bezalako kalitatea izan dezaten, sotoan , gaur egun erabiltzen ez den 100 m2 inguruko azalera irabaztea proposatzen da. Eraikinaren morfologiak eta inguruko lurren maldak, Elizondo kalearen mailatik sarrera bat eginez, erdi lurpean, erdi kanpoan egongo den espazioa irabaztea ahalbidetzen du.
Antolamenduaren azalpena.
Baldintza pleguetan aurreikusten diren premiak ondorengo hauek dira:
-Espazio garbia eta zabala, hainbat jarduera eta ekitaldietarako.
-Plaza estalia.
-Liburutegia:
. Umeentzako gela.
. Liburutegia eta ikasketa-gela.
. Talde-lanak egiteko gela.
. Elkarteentzako gelak.
. Komunak.
-Biltegia.
-Garbitasunerako tresnak eta produktuak gordetzeko gela.
-Eskailerak eta igogailua.
-Berogailu sistema.
Proiektua baldintza pleguko eskakizunetara egokitzen da, nahiz eta proposatutako distribuzio eta sektorizazio sistemak erabilera eta azaleren arteko harremana indartzen duen.
SOTO SOLAIRUA
-1. solairuan espazio multifuntzionala eta expo gunea kokatu dira. Espazio multifuntzionala kokatzeko Elizondo kaletik sarrera independiente bat
proposatzen da, Zaldua kaleko sarrera nagusiarekiko koneksioa bermatzen delarik (igogailua+eskilara). Honela, gaur eguneko eraikinaren azalerari 100m2 gehitu zaizkio, erdiko bolumaren azpiko lurozuan sartu baita espazioa. Honetarako mikropilota sistema batez baliatu beharko gara, eraikina “airean” mantendu eta eustormak eraikitzeko.
BEHE SOLAIRUA
Behe solairuan Zaldua plazarekin harreman zuzenean plaza estalia kokatzen da. Zaldua plazatik sarrera zuzena du, garai batean baserriaren atartea zena berriro atarte gisa erabiliz. Solairu honetara beste sarrera bi ireki dira, bata Katikena zeharkalearekiko aurrez aurre (garai bateko kortako sarrera) eta bestea Eliza eta Sanjuangoa arteko zeharkaletik. Hiru sarrera hauek eraikinaren sektorizaziorako balio dute, eraikina guztiz ireki edo partzialki ixteko. Elizondo kaleko bolumenean eragileen gelak kokatzen dira, era autonomoan funtziona dezaketenak.
1. SOLAIRUA
Lehenengo solairuan liburutegia kokatu da. Liburutegiak harrera gune bat izango du. Harrera gune honetatik, erabilera publikoagoetatik pribatu edo “ixilago”etara mailaketa bat emango da, ate korredera sistema batez baliatuz. Honela, liburutegiko espazioa guztiz zabaldu edo sektorizatu ahal izango da, erabileraren arabera. Gainera, argiztapena bermatzeko plaza estalira espazio bikoitz baten bidez beirate bat planteatzen da, eta fatxadan argiztapen ez zuzena bilatzeko leiho zulo handiagoak.
2. SOLAIRUA
Bigarren solairuan umeen irakuketa txokoa kokatu da. Honela, umeak lasai jolasteko aukera izango dute, ikasten dauden pertsonei enbarazu egin gabe, espazio biak ahalik eta hurrunen kokatu baitira. Umeen txokoan teilatupeko espazioek ematen duten goxotasuna baliatu da, gune lasai eta intimoa sortzeko.